Alokairua

ONTZIAREN ALOKAIRU PRIBATUA

 

El Bote Tours-en ontziak 30 bidaiarientzako lekua du, eta audiogida-zerbitzua eskaintzen du hainbat hizkuntzatan (gaztelania, ingelesa, frantsesa eta euskara). Horrez gain, musika-ekipoa, taberna eta komuna ditu, baita bidaiarientzako barruko zein kanpoko eremuak ere.

Hauek dira ontzia alokatzeko tarifak:

1. Abrako badia: Ordubeteko iraupena; Abrako badia-Getxo-Santurtzi-Portugalete ibilbidea.

    Ontziaren tarifa: 350 € BEZa barne


2. Bilboko itsasadarra eta Abrako badia:
2 orduko iraupena; Getxo-Santurtzi-Portugalete-Bilbo ibilbidea.

    Ontziaren tarifa: 480 € BEZa barne

Beste ibilbide bat edo ontzia bi ordutik gora alokatu nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat kontaktuaren bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Urtebetetze-jaietan, ezkondu aurreko agur-festan edo bestelako ospakizunetan, catering zerbitzua izateko aukera dago. Halako zerbitzurik behar izanez gero, bidali mail bat data, ordua eta bidaiaren arrazoia adieraziz. Zuekin harremanetan jarriko gara eta zuen neurrira egindako aurrekontua aurkeztuko dizuegu.

 
 
 

🠂 Ezagutu ibilbideak

🠂 Ontziaren ezaugarriak