Ohiko bidaiak

Ohiko bidaiak

 

Bilbo, Getxo, Portugalete eta Santurtzi…
Zure txartelarekin, igo eta jaitsi nahi duzunean 24 orduz, edozein geralekutan.

Ezagutu Bilbo, Getxo, Portugalete eta Santurtzi EL BOTE TOURS-en eskaintzen dizkizugun 4 geralekuei esker. Hop-on / Hop-off (igo eta jaitsi) itsas zerbitzu honen bidez, Bilbo eta haren inguruak ikuspegi ezberdin batetik eta zure erritmoan ezagutu ahalko dituzu Bilboko itsasadarrean eta Abrako badian zehar.

TXARTELAK ONLINE

 
 


 
 

A

Abrako badia
(Txartela 24 orduz erabil daiteke)

40 minutuko ibilbide honek Getxora, Santurtzira eta Portugaletera eramango zaitu; hiru geralekuetan igo eta jaisteko aukera izango duzu.

* Jatorrizko portua edozein izanik ere, Portugalete izango da ibilbidearen azken geralekua.

 

GOIZEKO ORDUTEGIA

Portugalete Santurtzi Getxo Portugalete
11:00 11:15 11:30 11:40 – FIN
13:45 14:00 14:15 14:25 – FIN

ARRATSALDEKO ORDUTEGIA

Portugalete Getxo Santurtzi Portugalete
15:30 15:45 16:00 16:10 – FIN
18:15 18:30 18:45 18:55 – FIN

TARIFAK

– Txartel arrunta: 8 €

– 3 urtera arteko haurrak (3 urtekoak barne): 1 €

* Tamaina txiki-ertaineko txakurrak onartzen dira, 2 €-ko tarifa ordainduta. Uhalik eta muturrekorik ez duten txakurrei ontzira igotzea debekatuko zaie.

 
 


 
 

A+B

Abrako badia eta Bilboko itsasadarra
(Txartela 24 orduz erabil daiteke)

Abrako badiatik Bizkaiko hiribururaino, 160 minutuko ibilbideaz gozatuko duzu Bilboko itsasadarrean zehar nabigatzen. Zubi Esekia edo Guggenheim Museoa bezalako monumentu ospetsuak ikusteko aukera izango duzu. Ontzia Portugalete, Santurtzi eta Getxon geratuko da, haietako bakoitzaren leku interesgarrienak bisitatu ahal izateko. Audiogidak ere badira ontzian, hainbat hizkuntzatan, herri bakoitzaren historia eta datu bitxiak ezagutu nahi dituztenentzat.

 

GOIZEKO ORDUTEGIA

Portugalete Bilbo Portugalete Santurtzi Getxo
09:00 10:00 11:00 11:15 11:30
11:45 12:45 13:45 14:00 14:15
14:25 – Goizeko ibilbidearen amaiera

ARRATSALDEKO ORDUTEGIA

Portugalete Getxo Santurtzi Portugalete Bilbo
15:30 15:45 16:00 16:15 17:15
18:15 18:30 18:45 19:00 20:00
20:55 – Arratsaldeko ibilbidearen amaiera
18:55 – Neguko ibilbide laburtuaren amaiera

TARIFAK

– Txartel arrunta: 19 €

– Txartel murriztua:

    65 urtetik gorakoak: 12 €
    10 urtera arteko haurrak: 12 €
    3 urtera arteko haurrak (3 urtekoak barne): 1 €

* Tamaina txiki-ertaineko txakurrak onartzen dira, 2 €-ko tarifa ordainduta. Uhalik eta muturrekorik ez duten txakurrei ontzira igotzea debekatuko zaie.

 

Oharrak:

    – Apirilean, maiatzean, ekainean eta urrian ez da Bilborako azken bidaia egingo, asteburu eta jaiegunetan izan ezik.
    – Urtarrilean, otsailean, martxoan, azaroan eta abenduan bidaiak soilik asteburuetan eta jaiegunetan egingo dira (ez da Bilborako azken bidaia egingo).
    – Goizeko ibilbideko ontziak (Portugalete-Santurtzi-Getxo-Portugalete) arratsaldeko ontziaren (Portugalete-Getxo-Santurtzi-Portugalete) kontrako norabidean nabigatuko du.
    – Getxoko kirol-portura gurutzaontzi bat iristea aurreikusita dagoen egunetan, ibilbidea 8:45ean abiatuko da.

 

SOILIK JOANEKO BIDAIA

Nahi baduzu, Bilbotik edo Bilbora bidaia bakarra (joanekoa soilik) egiteko txartela erreserba dezakezu.

Tarifak

– Helduak: Joaneko bidaia soilik 13 €
– 3 urtera arteko haurrak (3 urtekoak barne): 1 €

 
 
 
 
 

OHIKO GALDERAK

Nola eros dezaket txartela?

Txartelak erosteko bi aukera daude:
1.- Gure webgunearen bidez.
2.- Ontziratze-gune guztietan eserleku libreen txartelak salduko dira abiatu baino lehenagoko 5 minutuetan.

Aukeratu eguna, bidaia eta ordu zuzena
Eserlekuek ez dute zenbakirik, beraz, txartelak online erosteak tokia bermatzen du; EZ, ORDEA, ESERLEKUA. (Adierazitako ordutegitik kanpo ez da tokia bermatzen)

Ontzi batetik jaitsi eta hurrengoan itzul naiteke?

Bai, Hop-on / Hop-off sistemari esker, ontzitik jaitsi edo hartara igo zaitezke ibilbidearen edozein geralekutan.

Zenbat denboran zehar erabil dezaket txartela?

Txartelaren balioa 24 ordukoa da bi ibilbideetan, baina soilik txartelean adierazitako ordu eta lekuan izango duzu tokia bermatuta.

Zenbat denbora lehenago egon behar dut ontziratze-gunean?

Ordutegia betetzeko, bidaiariak irteera bakoitza baino lehenagoko 5 minutuetan igo ahalko dira ontzira.

Zein da bidaien iraupena?

Abrako badian zeharreko ibilbideak 40 minutu inguruko iraupena du.
Bilboko itsasadarrean eta Abrako badian zeharreko ibilbide osoaren iraupena 2 ordu eta 40 minutu ingurukoa da.

Animaliarik igo dezaket ontzira?

Tamaina txiki-ertaineko txakurrak onartzen dira, 2 €-ko tarifa ordainduta. Uhalik eta muturrekorik ez duten animaliei ontzira igotzea debekatuko zaie.

Haur-kotxerik igo dezaket ontzira?

Bai.

Bada beherapenik edo eskaintza berezirik?

Webgunearen bidez edo ontzian bertan hamar txartela edo gehiago erosiz gero, % 10eko deskontua izango duzu.